Zer eskaintzen dugu
-
- Haur eskola bat, non giroa, materialak eta errutinak haurrari bere autonomia eta askatasuna garatzeko aukera ematen diote, harmonia eta segurtasunez beteriko ingurune batean.
- Musika, hezkuntzan tresna baliotsu gisa. Musikaren bidez, haurraren entzumena, ikusmena, ahotsa, eskua, gorputza eta arima lantzen dira aldi berean.
- Familiekiko konfiantza eta gardentasuna lehentasunetako bat da; horregatik, ikastetxeko kameren bidez, gure familiek uneoro beren seme-alabak ikusteko aukera izango dute.
- Ikastetxearen hizkuntza-tratamendua euskara izango da, eta ingelesaren ezagutzari arreta berezi bat emango zaio, hizkuntza berri hori barneratzeko oinarri gisa.
- Familia bakoitzaren beharretara egokitutako ordutegien malgutasuna.